Ekoizpen euskal herritarrek presentzia izango dute 24. Abycine jaialdian

Urriaren 17tik 25era ospatuko duten Albaceteko Nazioarteko Zinemaldian Marco, Nina, Williamstarrak, Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) eta Lucía filmak egongo dira ikusgai. Industria arloan, Noka Ekoizpena programako proiektuen pitch saioak egingo dituzte.