Lau euskal film ikusgai, London Spanish Film Festival jaialdian

Hamalaugarrenez, “euskal zinemaren eta bere artisten indarra azpimarratzea” helburu duen Euskal Leihoa zikloa hartuko du jaialdi britainiarrak. Ikusgai izango diren film labur eta luze guztiak estreinaldiak dira Londresen edota Erresuma Batuan.