‘Dena asmatuta dago’ filmak irabazi du 2024ko Urrezko Antzarra
Urriaren 16tik 21era bitartean ospatu dute 47. Euskal Zine Bilera, Lekeition, eta Jone Arriolak zuzendutako lana gailendu da sail ofizialean. Maddi Barber (Alas/Tierras) izendatu dute zuzendari onena, eta Ximiñoa-k jaso du gidoi onenaren saria. Benito Ansola saria Larramendi (Daniel Nespereira eta Zihara Etxeberria) filmarentzat izan da, eta Puzzleak (Kote Camacho) izan dute ikus-entzuleek gogokoen.