Donostia Zinemaldia COVID-19aren krisiaren aurrean

COVID-19 gaitzaren bigarren olatua gerturatzen ari dela dirudi. Kutsatzeak, ospitaleratzeak nabarmen biderkatu dira azken astean, eta birusaren hedapenaren aurrean euste-neurri gogorragoak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Pertsonen mugimenduak mugatzen badituzte berriro, baimendutako edukiera-kopuruak behera egingo badu, zer gertatuko da, esaterako, datorren hilean ospatzekoa den Donostia Zinemaldiarekin?

By |2020-08-11T10:07:43+02:0011 abuztua, 2020|

Zineuskadik bere diru-laguntzen epeak luzatu ditu

Espainiako Gobernuak Alarma Egoera luzatu izanaren eraginez, abian dituen laguntza-deialdien epeak luzatu ditu Zineuskadik. Hala, ekainaren 9an itxiko dute zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak sustatzeko deialdia, eta ekainaren 12a bitarte egongo da zabalik EAEtik kanpo egiten diren merkatuetan parte hartzeko dirulaguntza.

By |2020-05-22T11:05:22+02:0022 maiatza, 2020|

EJk kulturako profesionalentzako laguntza onartu du

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak apirilaren 28ko bilkuran onartu du kulturako langileentzako ezohiko diru-laguntza deialdia. Ohiko jarduera Alarma Egoeraren ondorioz eten behar izan duten sortzaileak laguntzera bideratutako programa da, eta Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatuta, 2,5 milioi euroko aurrekontua izango du.

By |2020-04-30T11:37:54+02:0030 apirila, 2020|
Go to Top