Zinema, dantza eta arkitektura eskutik helduta, Lekuz Leku jaialdian

Rosa (Peter Greenway, 1992) film laburra eta L’Année dernièr à Marienbad (Alain Resnais, 1961) luzea pantailaratuko dituzte gaur Hiri Paisaien Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XVIII. edizioaren baitan. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan egingo dute saioa, 19:00etan hasita.

By |2022-06-22T09:48:02+02:0022 ekaina, 2022|

Frantziar olatu berriko hirugarren film labur sorta, Trueban ikusgai

Proserpa Film banatzailearen eskutik, Nouvelle Vague Frantziako olatu berriko partaideen lehenengo film laburrak egongo dira ikusgai ostegunero, Donostian. Gaur zikloaren hirugarren emanaldia egingo dute Trueba aretoan, 20:00etan, eta garaiko gizartearen erradiografia eskainiko dute erakutsiko dituzten lanek.

By |2022-03-17T10:47:15+02:0017 martxoa, 2022|

2022ko otsaileko egitaraua argitu du Nafarroako Filmotekak

1930etik 1960ra bitartean errodatutako filmei errepasoa emango die Nafarroako Filmotekak otsailean. Ohiko Nafarroako eta Ateneo saileko lanez gain, hainbat ziklo berezi aurreikusi dituzte; besteak beste, zinema matematikarekin zein agroekologiarekin lotuko dute. Bestalde, Filmotekako Zine-liburuak bildumaren 5. alea salgai jarri dute, García Serrano idazle, gidoilari eta zinemagileari buruzkoa.

By |2022-01-28T12:10:19+02:0028 urtarrila, 2022|

‘Guernica’ filma euskaraz azpititulatuta aurkeztu du Susak

1987an kaleratutako apirileko ale berezian argitaratu zuen Susa aldizkariak lehenengoz Mikel Antza idazleak euskaratutako Paul Eluarden La victoire de Guernica poemaren itzulpena: “Gernikako garaitza”. Hiru hamarkada geroago, Alain Resnais zinegile frantziarraren Guernica film laburrari atxikita partekatu du Susak Antzak berak egindako olerkiaren euskarazko moldaketa berria.

By |2020-05-06T10:38:53+02:006 maiatza, 2020|

Alain Resnais eta bere ‘Guernica’: isildutako memoriaren aldarrikapena

Denborak lagatako markak Harkaitzetatik hasi eta Pablo Picasso artista handiak oihal gainean utzitako horietara -zuhaitz, paisaia, gorputz azal edota paper gainekoetatik igarota-, Bernardo Atxagak Markak. Gernika 1937 argitalpenean denboraren joanak lagatako marken inguruan –Gernikako bonbardaketaren garrantzia sinbolikoa oinarri hartuz- proposatutako bidaiak bultzatu nau gipuzkoarraren idazkian tokirik aurkitu ez duen zinemaz aritzera. Baina har dezagun arnas pixka bat. Iragan apirilaren 26an 81 urte bete dira tropa

By |2022-04-26T10:45:52+02:0029 apirila, 2018|

Irudia eta memoria

“Bai, zinea orainaldiko artea da. Baina orainaldiaren alderdirik interesgarriena da etorkizuna iragartzen eta iragana jarraitzen duela". Jean Luc Godard   Zinema erregistroa da eta, horregatik, orainaldiko artea izateaz gain (pelikula oro orainaldian “gertatzen” da, orainean “bizi” da emanaldi bakoitzean), iraganeko irudiak “orain” horietako bakoitzera ekartzeko ahalmena du. Godard-en hitzek zineak memoriarekin duen harremanaren sintesi ezinhobea egiten dutela uste dut, denbora den jario konstantearekin duen harremana

By |2016-11-16T17:24:18+02:0015 azaroa, 2016|

‘Aimer, boire et chanter’

Zuzendaria: Alain Resnais Urtea: 2014 Herrialdea: Frantzia Hiru bikote dira Resnaisen azken filmeko protagonistak. Sendagileek sei hileko biziraupena emango diote haien lagun George Rileyri, eta horregatik, lagun taldeko hiruk prestatzen ari diren antzerki obran parte hartzera gonbidatuko dute George. Pixkanaka pertsonaia bakoitzak Georgekin duen harremana ezagutzen joango dira ikusleak, eta ezkutuan zeuden hainbat alderi azaleratuko dira. Alain Resnaisen azken filma dugu Aimer, boire et chanter.

By |2015-08-26T08:42:13+02:0026 abuztua, 2015|
Go to Top