Ildikó Enyedi hungariarraren ‘On body and soul’ filmak eskuratu du Urrezko Hartza
Asteburuan itxi ditu ateak 67. Berlinale jaialdiak, eta amaiera ekitaldiko sari-banaketan Ildikó Enyedi eta Alain Gomis izan dira protagonista nagusiak, film onenaren Urrezko Hartza eta epaimahaiaren sari nagusiaren Zilarrezko Hartza eskuratu baitituzte hurrenez hurren, On Body and Soul eta Felicité filmengatik. Zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza, ostera, Aki Kaurismäkirentzat izan da, The Other Side of Hope lanagatik.