Kutsidazu 390. ‘LE SAMOURAÏ’
Zuzendaria: Jean-Pierre Melville Urtea: 1967 Iraupena: 105 min. Herrialdea: Frantzia Generoa: Zinema beltza | Thrillerra | Polar frantsesa Soldatapeko hiltzaile hermetiko eta hotz baten istorioa. Jef Costello (Alain Delon) soldatapeko hiltzailea da, “eskola zaharrekoa”, ohorearen defentsak eta isiltasunaren kodea nagusitzen dira bere balioen artean. Horrez gain perfekzionista bat da, bere hilketak kontu handiz antolatzen dituena eta inoiz harrapatu ez dutena. Gau batean, ordea, gaueko klub bateko