Sax eta Elx hirietan ospatu diren jaialdietan saritu dute ‘Loop’
Pablo Polledrik zuzendu eta Uniko Films ekoiztetxe bizkaitarrak bultzatutako Loop (2020) lanak animaziozko film labur onenaren nazioarteko bi sari eskuratu ditu iragan asteburuan. Saxeko (Alacant) Nazioarteko Zinemaldiaren 16. edizioan eta Festival de Cine de Elche-FICIE jaialdiaren 45. edizioan gailendu da lana.