Abian da zinema arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko deialdia
Euskararen eremu geografikotik kanpo, zinema-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzen deialdia argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak. 2025 osoan zehar egin diren edo egingo diren nazioarteko zinemaldietako parte-hartzeak babestuko da, abenduaren 31ra bitartean edo zuzkidura amaitu arte.