Bueltan dira KBulegoaren ‘Ibilbideak’ formakuntza-saio monografikoak

K Bulegoak, GFAko Kultura Departamentuko kultur sektoreari arreta emateko zerbitzuak, mugarri monografikoak zeharkatzen dituzten Ibilbideak formakuntza-saioei ekingo die berriro. Hilaren 20an egingo dute 2025eko lehena, Ideiatik proiektura: sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua, Jose Antonio Llorenteren gidaritzarekin.