Azken egunak Donostia Zinemaldian akreditatzeko

Zinemaldiaren estaldura informatiboa egin nahi duten komunikabideek, zein beren lana burutzeko ekitaldira gerturatu nahi duten zinema-industriako profesionalek hilaren 25era arte egin ditzakete akreditazio prozesua izapidetzeko eskaerak. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskaerei ahalbideen arabera erantzungo dietela gogorarazi dute arduradunek.

By |2023-08-14T11:39:56+02:0014 abuztua, 2023|
Go to Top