Euskal Herriko bideoartea bildu nahi du EHUk
1970etik 2005era bitarteko ikus-entzunezko esperimentalen euskal ondarea berreskuratzeko asmoa du Arte Ederren Fakultateko Akmeka ikertaldeak. 732 pieza ditu artxiboak gaur egun, tartean daude Euskal Herriko 65 egile edota kolektiboen sorkuntzak.