Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Chupacabra’ eta ‘Sutemose (In the Dusk)’
Zuzendari Berriak saila da, zalantzarik barik, aurtengo Zinemaldian harribitxi edota proposamen interesgarrienak eskaintzen ari dena. Bertan aurkezten ari diren film gehienek jorratzen dituzten gaienganako hurbilketa berezi eta argigarriak planteatzen dituzte, eta horren adibide dira, besteak beste, dagoeneko kronika hauetan aztertu ditugun Slow Singing (Dong Xingyi), Ane (David Perez Sañudo) edota Limbo (Ben Sharrock). Lehiak martxan jarraitzen du, eta maila ez da batere lausotzen ari. Jorratzeko