Zinema_ilegala programak koordinatzaile berriak ditu

Iragan urtarrilean zabaldu zuen Bilboko Bulegoa zenbaki barik agentziak Zinema_ilegala ekimena kudeatzeko ardura hartuko zuen lagun berria topatzeko deialdia, eta bakarra beharrean, bi dira denboraldi berri honetan proiektuaren gidari izateko beren burua aurkeztu duten andrazkoak: Akane Saraiva eta Aizpea de Atxa. Aste honetan abiatu dute denboraldi berria.