Aurkeztu dute VI. Marabilli Festibala
Ondarroa sormenaren erdigune bilakatzen duen Marabilli Festibalaren 2023 edizioa aurkeztu berri dute antolatzaileek. Betiko oinarri berarekin, aurten bi eguneko iraupena izango du: urriaren 6tik 7ra.
Ondarroa sormenaren erdigune bilakatzen duen Marabilli Festibalaren 2023 edizioa aurkeztu berri dute antolatzaileek. Betiko oinarri berarekin, aurten bi eguneko iraupena izango du: urriaren 6tik 7ra.
Zuzendaria: Aitzol Aramaio Urtea: 2008 Herrialdea: Euskal Herria Lucas (Héctor Alterio) eta Maria (Julieta Serrano) anaia-arrebek oso presente dituzte gaztetako oroitzapenak eta maitemindu zireneko garaia. Lucasek ongi baino hobeto daki heriotza ate joka duela, baina pozik bizi da iraganari begira. Marcos (Daniel Brühl) eta Roma (Bárbara Goenaga) gazteak ezagutuko dituzte, eta haien begietan ikusiko dute oraindik bihotzean gordeta duten sentimendua: maitasuna. Filma Unai Elorriagaren SPrako
2011n zendu zen Aitzol Aramaio (Ondarroa, 1971) zinegile eta gidoigilearen omenezko saioa egingo dute gaur, apirilak 26, Bilboko Fas Zineklubean. Orotara zortzi euskal film labur eskainiko dituzte 19:45etik aurrera, tartean, Oskar Alegriaren Galtzerdi berdeak dokumentala eta Sonia Estevezen Abiadura animaziozko filma.
Aitzol Aramaioren omenezko Marabilli jaialdia hainbat diziplinaren arteko topaketa da. Aurten urriaren 1etik 4ra, ostegunetik igandera, egingo dute, eta besteak beste, Montxo Armendariz eta Asier Altuna zinegileen elkarrizketa eta Jon Egañaren Itzulerarik gabeko bidaia dokumentalaren proiekzioa programatu dituzte antolatzaileek.
Bilboko Fas Zineklubak Aitzol Aramaio zinegile bizkaitarra omentzeko hirugarren saioa egingo du gaur, apirilak 28, El Carmen Aretoan 19:45ean. Orotara zazpi film labur eskainiko dituzte, eta industriako hainbat lagun gonbidatu izango dira bertan. Gaurko saioa berezia izango da Fas Zineklubean. Izan ere, 2011n zendu zen Aitzol Aramaio zinegile ondarrutarraren oroimenean, hirugarren film laburren ikustaldia egingo dute 19:45etik aurrera. Oskar Alegria, Lander Otaola, Kote Camacho, Irene
http://youtu.be/wu8PpYPoWs4 Iaz ekin zioten Aitzol Aramaio zinemagile zena gogoratzeko Marabili sormen jaialdia antolatzeari, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Arte adierazpen ugari bateratuko dituen arren, zinemagintzak eta zinemak ezinbesteko pisua izango dute Bi musu, Aitzol! leloa daraman bigarren edizio honetan. Euskal zinemagintzaren klasikoa den Amalur zein estreinatu berri den Amaren eskuak pantailaratuko dituzte urriaren 10a eta 13a artean gauzatuko duten.