Aitzol Aramaio film laburren lehiaketara 170 lan baino gehiago aurkeztu dira

Legorretan (Gipuzkoa) egiten den film laburren lehiaketan parte hartzeko mundu osoko  170 lan aurkeztu dira. Lehiaketak Aitzol Aramaio izena hartu du aurten, izan ere zinemagile zenak beste urteetako  epaimahaiko kidea izan baitzen. Euskal Herriko zein Espainiako hainbat erkidegoetatik jasotako lanez gain, Argentina, Haiti, Irlanda, Kolonbia eta Saharatik iritsitakoak izango dira lehian. Antolatzaileak pozik daude oso, parte hartu duten film laburren kopuruagatik, eta baita hauen kalitateagatik ere.