Ikusizko arteen alorrean egindako lana aitortu diote Lertxundiri
Eusko Jaurlaritzak emandako 2020ko Gure Artea saria jaso du Laida Lertxundi sortzaile bilbotarrak. Sormen-jarduera aitortzeko modalitatean egin diote errekonozimendua, izan ere, urte luzez ikusizko arteak bultzatzen egin duen lana goratu nahi izan diote. Lertxundiz gain, Pello Irazu artistak eta Leopoldo Zugaza kultur sustatzaileak ere jaso dute saria.