30 lanek osatu dute 62. ZINEBI jaialdiko euskal uzta

Bertako zinemagileen dokumental eta film laburrak ezagutu eta zabaltzeko konpromisoari eusten dio ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, eta aurten 30 izango dira, orotara, festibalean ikusgai izango diren euskal zigiludun proiektuak. Bertoko Begiradak atalak, beraz, 22 film labur eta zortzi dokumental luze eskainiko ditu azaroaren 13tik 20ra luzatuko den 62. ekitaldian.