Silver Film Festival jaialdiaren lehen edizioa abiatuko dute gaur

Otsailaren 15etik 17ra bitartean, Bilbon, eta hilaren 23tik 25era, Getxon ospatuko dute “zinema eta senior mundua” uztartzeko xedez antolatutako kultura-ekimena. Besteak beste, Fantasia (Aitor Merino, 2021) ez-fikziozko film luzea eta Cuerdas (Estibaliz Urresola, 2022) film labur laudatua proiektatuko dituzte.

By |2023-02-14T12:58:41+02:0015 otsaila, 2023|

‘Ainarak’ dokumentalaren proiekzioak abiatuko du gaur NIFF jaialdia

Ainarak (Juan San Martin eta Ritxi Lizartza, 2022) dokumentala eta Chicas prepago (Isa Sáez, 2022) film laburraren irekiko emanaldiek abiatuko dute gaur iluntzean NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 4. edizioa.  Lau egun iraungo ditu, eta hiru egoitza izango ditu: Iruñeko Katedrala, Kondestable jauregia eta Nafarroako Antzerki Eskola.

By |2022-08-17T11:23:15+02:0017 abuztua, 2022|

55 lan lehiatuko dira NIFF festibaleko laugarren edizioan

2022ko abuztuaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dute Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia. Hainbat ekoizpen euskal herritar erakutsiko dituzte, eta hain zuzen ere, sail ofizialean lehiatuko den Ainarak (Juan San Martin eta Ritxi Lizartza, 2021) dokumentalak eta Chicas prepago (Isa Sáez, 2022) film laburrak irekiko dute 2022ko edizioa.

By |2022-06-28T12:33:20+02:0028 ekaina, 2022|

‘Fantasia’ dokumentala Bilboko Multicines aretora iritsi da

Aitor Merinok zinemagile eta aktoreak zuzendutako FANTASIA lan-dokumentala Bilboko Multicines aretoan dago urtarrilaren 14az geroztik ikusgai, 17:30eko saioan. Nafarraren ez-fikziozko bigarren film luzeak nostalgia, samurtasuna eta umorea nahastu ditu, bere gurasoen bizitza bereziari eta denboraren igarotzeari buruzko hausnarketa biribila eskaintzeko.

By |2022-01-14T15:40:06+02:0017 urtarrila, 2022|

‘Fantasia’: Itsasontzi baten…

Zuzendaria: Aitor Merino Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria -Itsasontzi baten...- “Sinetsiko ez zenituzketen gauzak ikusi ditut” zioen Roy Batty replikanteak Blade Runnerreko azken monologo ospetsuan, “espazio-ontziak sutan Orion baino haratago, C-izpiak Tannhäusereko Atearen iluntasunean distiran”. Nork iragar zezakeen ez zela izango beharrezkoa zientzia-fikziozko kontakizunak irakurtzea fantasiazko ontzi horiek erretzen ikusteko? Roy Batty bezala, Harper’s aldizkariak misio batean bidali zuen David Foster Wallace transatlantikoan, espazio-ontzien antzeko

By |2021-12-01T12:52:11+02:001 abendua, 2021|

Azaroaren 26an estreinatuko dute Aitor Merinoren ‘Fantasia’ lana

Vitrine Filmes banatzailearen eskutik, datorren azaroaren 26an helduko da zinema-aretetara Aitor Merino zinemagile eta aktorearen FANTASIA lan-dokumentala. Nafarraren ez-fikziozko bigarren film luzeak nostalgia, samurtasuna eta umorea nahastu ditu, bere gurasoen bizitza bereziari eta denboraren igarotzeari buruzko hausnarketa biribila eskaintzeko.

By |2021-11-10T16:37:27+02:0020 urria, 2021|
Go to Top