‘La isla de las mentiras’ filma Shangain lehiatuko da

Historias del Tío Luis ekoiztetxe bilbotarraren eta EiTBren partaidetza zein Eusko Jaurlaritzaren babesa duen La isla de las mentiras filma Shangaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian lehiatzeko aukeratu dute. Paula Cons zinegile galiziarrak zuzendu duen lehen film luzea da, eta Aitor Luna aktore bergararra da protagonistetako bat.