Berde Produkzioak ekoiztetxearen lanak, sarean ikusgai
COVID-19 birusak etxean geratzera behartu gaituen honetan, ikus-entzunezko hainbat lan denon eskura utzi dituzte kulturgileek. Berde Produkzioak ekoiztetxeak ere bat egin nahi izan du itxialdiari aurre egiteko antolatzen ari diren egitasmoekin, horregatik, ekoitzitako film bana partekatzen ari da sare sozialetan astelehenero.