Ostegunean hasiko da Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege berriaren eztabaida
Ikus-entzunezkoen Lege proiektuari egin beharreko zuzenketak proposatu dizkio EAJk Espainiako Gobernuari, eta Aitor Estebanek jakinarazi duenez, planteatutako 58 auzietatik gutxienez 45 puntutan akordioa lortu dute. Erakunde euskaltzaleak Donsotian elkartu dira gaur, eta Legeak jaso beharko lituzkeen ardatzak zerrendatu dituzte.