‘El cosmonauta’ filmaren estreinaldia egingo dute hilabete honetako Motz-en
http://youtu.be/Cq1ZAk3cmTo Crowdfunding bidez finantzatutako pelikula proiekzioaz gain, modu berean egingo den Trikifollia proiekturako diru bilketa kanpainaren aurkezpena eta Thailandia izeneko film laburraren emanaldia ere egingo dira, bihar, Guardetxean. Motz erakustaldiaren saio berezia prestatu du hilabete honetarako Banda Bat elkarteak. Film laburrei protagonismoa kendu, eta El cosmonauta film luzearen estreinaldia egingo dute bihar arratsalderako prestatu duten emanaldian. 20:00tan hasiko da, Donostiako (Gipuzkoa) Urgull mendiko Guardetxean, eta sarrera