EL HOYO | Aitor Alonso

El Hoyo-k, Sitgeseko Zinemaldian hainbat sari irabazi zituen filmak (Pelikula onenari barne), mundu distopiko baten barneko giza harremanei buruzko hausnarketa sakona plazaratzen digu. Torontoko Zinemaldian Midnight Madness saileko publikoaren saria lortu eta Goya Sarietan Efektu Berezi onenen saria jaso ondoren, Galder Gaztelu-Urrutiaren opera prima Netflix streaming bidezko plataforma estatubatuarrean ere ikusgai dago. Goreng esnatu eta El Hoyo-ren barnean giltzaperatuta dagoela konturatuko da. Bere gelakidea denak,