Aukeztu dute 41.Euskal Zine Bilera

Urriaren 6tik 12ra bitartean, larunbatetik ostiralera alegia, ospatuko da Euskal Zine Bileraren 41.edizioa, euskara hutsean egiten den Hego Euskal Herriko zinema jaialdi bakarra. Orain arteko edizio indartsuenetarikoa iragarri dute, eta ikus-entzunezkoen arlo ezberdinak lantzen dituzten profesionalak izango dira protagonista nagusiak.

By |2018-10-04T15:49:44+02:004 urria, 2018|

Euskarazko sorkuntza egonkor eta eraginkorra jomugan

Iragan abenduaren 3an Euskarazko zinema sorkuntza eta kontsumoa izan genituen aztergai Durangoko Azokaren testuinguruan, Irudienean antolatu genuen mahai-inguruan. Saio atsegin eta interesgarria izan genuen Eneko Sargadoy aktorearen, Amaia Garcia kultur-kazetariaren, Aitor Abaroa zinema adituaren eta Maria Elorza zinegilearen eskutik, eta dozenaka ideia aztertu zituzten euskal zinemagintzan, era batera ala bestera, diharduten lau gazteek. “Sormena askatasuna da”. “Gizakiak bere barruan duen zerbait da”. “Behar bat da”.

By |2016-12-13T10:34:29+02:005 abendua, 2016|

‘Euskarazko zinemaren sorkuntza eta kontsumoa’ izango ditugu aztergai Durangoko Azokan

Ostiralean, abenduak 2, abiatuko dute Durangoko Azokaren 51. edizioa, eta urteroko zita garrantzitsuan parte hartzeko eta euskal zinearen alorrean gure hondar alea jartzeko, Euskarazko zinemaren sorkuntza eta kontsumoa mahai-ingurua antolatuko dugu larunbatean, abenduak 3, 15:00etatik 16:30era Irudienea gunean.

By |2016-12-02T14:12:53+02:0028 azaroa, 2016|
Go to Top