‘El inconveniente’ eta ‘The Croods: A New Age’ filmak, asteburuan Zumaian

Hartzaile orotarikoentzako zinema proposamena eskainiko dute asteburuan Zumaiako Aita Mari aretoan. Helduek El inconveniente (2020) komedia espainiarra ikusteko aukera izango dute eta etxeko txikiek The Croods: A New Age (2020) animazioarekin gozatzekoa.