‘Loreak’ eta ‘Aire’ film luzeak estreinatuko ditu aste honetan PRIMERANek

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak (2014) film gogoangarria eta Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearen figuran eta bizipenetan oinarritutako Aire! (2023) dokumentala estreinatuko ditu aste honetan Euskal Telebistaren PRIMERAN plataformak. Horiekin batera, Intimitatean eta ‘Ardibeltzak’ saioak eta ‘Autodefentsa’ telesaila ere gehituko ditu katalogora.

By |2024-09-04T13:41:12+02:004 iraila, 2024|

‘Aire!’ dokumentala finantzatzen lagunzteko diru-bilketa kanpaina abiatu dute

Maurizia Aldeiturriaga bizkaitar pandero-jolearen bizitzan dago oinarrituta proiektua, eta Marmoka Films eta Bideografik dira ekoizle bultzatzaileak. Proiektua Durangoko Azokan aurkeztu berritan, crowdfunding kanpaina jarri dute martxan Verkami plataforman, eta 15.000 euro lortzeko erronka ezarri dute.

By |2022-12-12T12:40:57+02:0012 abendua, 2022|
Go to Top