‘Maps to the Stars’
Jatorrizko izenburua: Maps to the Stars Urtea: 2014 Zuzendaria: David Cronenberg Herrialdea: AEB Sexuaren eta drogen eraginpeko Hollywoodeko errealitate kutsatuan, handinahikeria eta diru goseak gidatzen dituen norbanakoen beldur eta desirak azaleratu ditu Cronenberg kanadarrak, familia desegituratuen atzean ezkutatzen diren sekretuak gordinak eta itxurakeriak. Nondik hasi? Agatha gaztea AEBtako Los Angeles hirira helduko da autobusez, eta limusina bat alokatuko du. Senide batzuk bisitatzera etorri dela kontatuko