Aintzane Gamiz eta Aintzane Crujeiras: “Bikoizketa aliatu bat bezala ikusi behar dugu”

Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak eztanda egin zuen beste behin iragan neguan. Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan zen eztabaidaren jatorria: urtarrilaren amaieran planto egin, eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egingo zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte.