‘Alardearen seme-alabak’, gatazka baten erakusleihoa

‘Alardearen seme-alabak’ filmaren irudi bat Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartuko  duten hiru film euskaldunetatik bigarrena aurkeztu dute gaur,  Alardearen seme – alabak hain zuzen.  Bihar egingo dute estreinaldi ofiziala,  19:00tan, Viktoria Eugenia Antzokian. Sarrerak agortu dira dagoeneko, baina antolatzaileek adierazi dutenez, pelikularen beste pase bat prestatzen ari dira ostegunerako. Gipuzkoako Irun eta Hondarribiko Alardeetan emakumearen parte hartzearen aldekoen eta kontrakoen sentimenduek berdin