Film laburrak jomugan
Orain hamazazpi urte abiatu zutenetik, Kimuak katalogoak paper garrantzitsua jokatu du euskal film laburrak nazioartekotzen. Belaunaldi berriko zinema zuzendari askok, halaber, euren lehen urratsak egitasmo honi esker eman zituzten, eta horregatik, Euskadiko Filmategiak eta EHUk uztaila hasieran antolatutako ikastaroan Kimuak ardatz zuen hizketaldia eta mahai-ingurua programatu zituzten.