MAHAI-INGURUA | Elkarrekin Sortzen taldeko euskal zinemagileak

Elkarrekin Sortzen taldeko euskal zinemagileekin mahai-ingurua. Bilboren bihotzean kokatutako eta emakume zinemagileen sorleku den Etxe Betea proiektuaren baitan, Elkarrekin Sortzen lan-taldeko kideek mahai-ingurua eskainiko dute ekainaren 20an, BBK Aretoko Sasoiko espazioan. Beren esperientzietatik abiatuta, zinema bera, inprobisazioa eta filmak egiteko prozesua -filmazioaren aurretiko zereginak, bitartekoak eta ondorengoak- izango dituzte hizketagai. Itxaso Diaz (Cuatro Días opera prima) Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi (Beldurra film luzea) Itziar Lamarka (Ez da lurrik opera prima) Mikele Landa (Senda opera prima)

By |2024-06-14T11:00:27+02:0014 ekaina, 2024|

Ekainaren 26an egingo dute VII. Gidoi Ingurua

Ekainaren 26an, asteartea, egingo dute Donostiako PIA eraikinean (Zuatzu) Gidoi Inguruaren VII.edizioa. Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte profesionala eta IBAIA – Ikus –entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eskutik, tartetxoa izango dute gidoien sorrerarako laguntza jaso duten proiektuek haiek ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean euren lana aurkezteko.

By |2018-06-22T11:27:35+02:0022 ekaina, 2018|
Go to Top