‘Aimer, boire et chanter’

Zuzendaria: Alain Resnais Urtea: 2014 Herrialdea: Frantzia Hiru bikote dira Resnaisen azken filmeko protagonistak. Sendagileek sei hileko biziraupena emango diote haien lagun George Rileyri, eta horregatik, lagun taldeko hiruk prestatzen ari diren antzerki obran parte hartzera gonbidatuko dute George. Pixkanaka pertsonaia bakoitzak Georgekin duen harremana ezagutzen joango dira ikusleak, eta ezkutuan zeuden hainbat alderi azaleratuko dira. Alain Resnaisen azken filma dugu Aimer, boire et chanter.