Hiru finalista VI. Benito Ansola Saria irabazteko lehian

Deserri (Imanol Gurrutxaga), Bi hankako zakurra (Aimar Erkiaga) eta Dena asmatuta dago (Jone Arriola Lobete, Ana Angulo Umaran eta Itxaso Frau Terradillos) lanak euskarazko ikus-entzunezkoen VI. Benito Ansola Saria jasotzeko finalista izendatu dituzte. Sortzaileek azaroaren 26an defendatu beharko dituzte beraien proiektuak Lekeitioko 44. Euskal Zine Bileran. Hurrengo egunean ezagutuko da irabazlea, eta 3.000 euro jasoko ditu.

By |2021-10-28T12:59:41+02:0029 urria, 2021|

LA TRINCHERA INFINITA | Aimar Erkiaga

La Trinchera Infinita: Beldurrari ikara Donostiako 67. Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuta, La Trinchera Infinita Moriartitarren azken lana da (Handia, Loreak, Lucio…). 1936ko faszisten altxamenduan oinarrituta; Arregik, Garañok eta Goenagak Espainiako diktaduran zehar Higinio Blanco ezkertiarraren lur azpiko istorioa kontatzen dute. Espainiako historiaren urte ilun hauetan, beste aukerarik ez izanda, bere burua familiaren etxe azpian gotortzera derrigortua ikusten duen “topo”etako bat da Higinio, Francoren gobernuak ez

By |2020-05-06T14:02:08+02:006 maiatza, 2020|
Go to Top