Aiherra eta Antzuola herrien arteko senidetzearen inguruko dokumentala martxoaren 10an estreinatuko dute

‘Aiherra-Antzuola, mugak zubi’ izenburupean, lanak 1984an hasi zen Aiherra (Nafarroa Behera) eta Antzuola (Gipuzkoa) herrien arteko harremanean sakontzen du. Urtero, herri batean ala bestean biltzen dira herritarrak beren senidetzeko itun berria sinatu eta ospatzeko. Aiherrako bizilagun batzuen egitasmoari jarraiki sortu da filma, eta martxoaren 10ean estreinatuko dute, kanaldude atariak jakinarazi duenez.

By |2019-05-22T09:41:00+02:003 martxoa, 2016|
Go to Top