Literatura solasaldia eta zinema emanaldia egingo dituzte Donostian

Gaur eta bihar, apirilak 14 eta 15, literatur solasaldia eta zinema emanaldi bat egingo dituzte Donostiako Aiete auzoan, Literatura eta Zinemaren Astea egitasmoaren baitan. 1850eko The Scarlet Letter (Nathaniel Hawthorne) eleberria izango dute hizpide gaur 18:00etan, eta bihar Sunrise: A Song of Two Humans (F.W. Murnau, 1927) filma eskainiko dute.