‘Ahotsak’ gidoi lehiaketa martxan jarri du B-egia elkarteak
Migrazio-istorio bat idatzi eta film labur bilakatzeko erronka du irabazi asmorik gabeko B-egia zinemagintza elkarteak sortutako ekimenak. Izen-emate epea zabalik da dagoeneko, urriaren 16ra arte. Azpimarratu dutenez, lehen fase honetan ez dute gidoirik eskatuko, aldiz, tutoretza profesionala eskainiko dute.