“Kritika idaztea erresistentzia ariketa bilakatu da”
Mariona Borrull, Elisa McCausland, Blanca Martínez eta Júlia Olmo zinema kritikariek idazkera eta pentsamendu zinematografiko berriak izan dituzte hizketagai Prentsa Klubean bertan. Donostia Zinemaldiak leiho txiki bat ireki du, azken urteotan egin bezala, hausnarketa sustatzeko, kasu honetan, jardunbideak dituen erronkei nola heldu eztabaidatzeko. Kritikari gazteen ikuspegitik hedabide digitaletan egiten den kritika-lana, lanbidean belaunaldi guztiak elkarrekin bizi diren modua, prekarietatearekin, parekotasunarekin, genero-ikuspegiarekin eta hizkuntza inklusiboaren arloan