‘La mesita del comedor’ eta ‘Cuando acecha la maldad’ nagusi, 34. Beldurrezko Astean

Caye Casas espainiarraren eta Demain Rugna argentinarraren filmek ex-aequo irabazi dute festibalaren sari gorena, ikus-entzuleen boto bidez erabakitakoa. Film laburrei dagokienez, Transylvanie (Rodrigue Huart) izan da nagusi, lau sari irabazi baititu: lan onenarena, epaimahaiaren saria, Zilarrezko Méliès saria eta epaimahai gaztearena.