Abian da Apika Audiovisual Project LAB 2024 deialdia

Apika Audiovisual Project LAB deialdiaren 2024ko edizioaren berri eman du APIKA – Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak. Gidoiaren idazketan, proiektuaren ekoizpenean edota haren iraunkortasunean aholkularitza eta proiektuak saltzeko dokumentuak egiteko laguntza behar duten ekoizleei zuzendutako mentoretza eskainiko dituzte haren bidez.

By |2024-02-28T15:20:35+02:0028 otsaila, 2024|

Proiektu dokumentalak garatzeko ahokularitza jardunaldiak, Tabakaleran

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, IBAIA – Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako akordioari esker, kalitatezko dokumentalak garatzeko aholkularitza jardunaldietan parte hartuko dute aurrez hautatutako bost proiektuk. Gaur, martxoaren 11n, 12an eta 13an egingo dituzte saioak, Tabakaleran.

By |2019-03-11T13:13:29+02:0011 martxoa, 2019|

Aholkularitza euskal enpresek garatutako dokumentalen proiektuetarako

Lankidetza akordioa sinatu berri dute Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Etxepare Euskal Institutuak eta IBAIA –  Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak. Horri esker, martxoan egingo dituzten aholkularitza-jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute zortzi euskal ekoiztetxek.

By |2019-02-19T17:52:41+02:0012 otsaila, 2019|

Dokumentalen garapenerako aholkularitza saioak egingo dituzte Tabakaleran

Etxepare Euskal Institutuaren eta IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen arteko elkarlanaren bidez, dokumentalak garatzen ari diren ekoizpen etxeentzako aholkularitza saioak egingo dituzte apirilaren 7an eta 8an Donostiako Tabakaleran. Orotara zortzi proiektuk hartuko dute parte, eta izena emateko epea martxoaren 27an itxiko dute.

By |2019-05-15T13:28:21+02:001 martxoa, 2017|

Nazioarteko bokazioa duten proiektuentzako aholkularitza saioak eskainiko dituzte Zineuskadi eta Europa Creativak

Zineuskadik eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, garapen zein grabatze fasean dauden proiektuetako ekoizleentzako aholkularitza saioak antolatuko dituzte uztailean eta irailean. Orotara sei proiektu hautatuko dituzte saioetan parte hartzeko. Izena emateko epea maiatzaren 15era arte luzatuko da.

By |2019-05-16T16:33:09+02:0022 apirila, 2015|
Go to Top