Eneko Olasagasti (‘Ahizpatasun hariak’): “Borrokak irabazten saiatzea, hori da zinegileon lana”
Larunbatean, apirilak 6, Sincro ekoizpen etxearekin osatutako Ahizpatasun hariak dokumentala estreinatuko du Eneko Olasagasti zinegileak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren XVII. edizioan. Matazak indarkeria sexistaren aurka egitasmoaren jarraipena egiten du lanak, eta filmeko protagonistez inguratuta emango duten dokumentala Victoria Eugenia antzokian, 19:00etan.