Zortzi film abuztuan, Donostiako Zinema Kalean programan

Donostiako Udalak, Abuztua Donostian izenburupean, 2021eko abuztuko kultur ekitaldien egutegi oparoa atondu du hiriburuko auzo guztietan, eta ikus-entzunezkoei dagokienez, zortzi dira Zinema Kalean programan eskainiko dituzten filmak, tartean, Agur Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2019) eta Errementari (Paul Urkijo, 2017) euskal proposamen laudatuak.

By |2021-08-06T11:29:21+02:006 abuztua, 2021|

Abuztuko aire libreko zikloari ekingo diote gaur, Errenterian

Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordu bereziak izango dituzte abuztuko asteburuetan. Izan ere, gaur bertan hasiko dute herriko hainbat txokotan eskainiko dituen filmen zikloa. Playmobil: The Movie (Lino DiSalvo, 2019) lana proiektatuko dute Koldo Mitxelenako patioan, 22:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Abuztuaren 29ra bitartean sei saio finkatu ditu Errenteriako Udalak, guztiak ere, aire librean.

By |2020-08-06T11:21:28+02:007 abuztua, 2020|

AGUR ETXEBESTE! | Aroa Sotelo

Pakean utzi beharko pakean dagoena? 2005ean “Aupa Etxebeste!” filma arrakastatsuaren ondorengoa dugu hau. Esnalek eta Altunak Etxebeste familia zoroa berreskuratu dute, oraingoan kutsu serioago batekin. Thriller premisa du pelikula honek: alboko herriko alkatea “malversación de fondos” delakoarengatik atxilotzen dutenean, Patrizio Etxebestek kolokan ikusten du bere alkate postua Bergaran. Ehiza kide (edo ez hain kide) dituen enpresaburuek alkatetza uztera derrigortzen diote, berak ere modu bidegabean diru

By |2020-05-05T13:15:56+02:005 maiatza, 2020|

AGUR ETXEBESTE! | Ignacio Arakistain

Beranduegi aurkitutako giltza Hamalau urtez itxaron behar izan dugu ikusleok Aupa Etxebeste! pelikulan ezagutu genuen nukleo familiar xelebre bezain erakargarriaren itzulera. Euskal zinemaren garapenean mugarri suertatu den pelikulan agertzen diren pertsonaiak, iruditeria kolektiboaren ikur bihurtuak dira jada. Familia euskaldun arrunt baten islada uste bainozehatzagoak, bigarren atal moduko bat merezi zuela iritzi zioten istorioaren zuzendari diren Asier Altunak eta Telmo Esnalek. Gure hizkuntzan sorturiko zinemak 90.

By |2020-05-05T16:06:29+02:005 maiatza, 2020|

Aditzera eman dute 2020ko Goya sarietarako lehen hautagaien zerrenda

Goya sarien 34. edizioaren prestaketa-lanetan hasia da jada Espainiako Zinemaren Akademia, eta kategoria bakoitzeko hautagaien zerrenda zabala aurkeztu berri du, 146 film, orotara. Horien artean, gurean sortutako hogei proiektu inguru ageri dira uneotan, hala nola, euskaraz ekoitzitako eta Donostia Zinemalditik (iaz zein aurten) igarotako Agur Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna), Soinujolearen semea (Fernando Bernues) eta Margolaria (Oier Aranzabal).

By |2019-11-08T13:07:30+02:008 azaroa, 2019|
Go to Top