‘Agur Artzai’, GazteDoku 2024 sariketaren garaile
Iragan martxoan abiatu zuten GazteDoku 2024 Sarietarako II. deialdia; azaroaren 1ean itxi zen lanak jasotzeko epea, eta berriki eman dute proiektu saridunen berri: Julen Zubiete zuzendari eta gidoigilearen Agur Artzai (2023) lanak eskuratu du lehen saria; Kote Camachoren Puzzleak (2024) filmarentzat izan da bigarrena; eta Itxaso Diazen Cautivas dokumentalak jaso du Epaimahaiaren Aipamen Berezia.