Zortzi film lehiatuko dira ‘When the Day Breaks’ lanak irekiko duen Giza Eskubideen XI. Zinemaldian
‘Alardearen seme-alabak’ da lehiaketan parte hartuko duten lanetako bat; film honen erabateko estreinaldia bertan egingo dute. Apirilaren 18an hasiko den jaialdiaren sail ofizialean hiru euskal ekoizpen aurki daitezke: ‘Agronautas’, ‘Alardearen seme-alabak’ eta ‘El metodo Arrieta’; saria irabazteko hautagaien artean bost dokumental eta fikziozko hiru pelikula izango dira. Hiru aste inguru gelditzen dira Donostiako (Gipuzkoa) Giza Eskubideen XI. Zinemaldia has dadin, eta antolatzaileek jakitera