‘Indarkeriaren oi(h)artzunak’ filma nagusi, Giza Eskubideen 21. Zinemaldian

Ikus-entzuleek Amaia Merino eta Ander Iriartek zuzendutako dokumentala izan dute gogokoen (9,18 puntu); Amnesty International-ek aipamen berezia eskaini dio ere. Aldiz, erakundeak Mediha (Hasan Oswald) lana saritu du, eta The Weight of Life (Anna Hints) film laburrak irabazi du Gazte Epaimahaiak ebatzitako saria.

By |2024-04-19T15:09:54+02:0019 apirila, 2024|

ZINEBI64: Zinema askearen defentsan

Komunitate izaera nabarmenduz, zinema aretoetara itzultzeko garaia dela gogorarazi dute azaroaren 11n, ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioko irekiera-ekitaldian. La Dramática Errante taldeak gidatu du gala musikatua, eta aurreko urteetakoa baino traketsagoa izan bada ere, joan gaitezen benetan inporta duen horretara! Agnieszka Holland gidoilari eta zuzendari varsoviarrak, Europako Zinema Akademiako egungo presidentea denak, jaso du 2022ko ekitaldiko lehen Ohorezko Mikeldi

By |2022-11-14T11:58:45+02:0014 azaroa, 2022|

Kutsidazu 300. ‘EUROPA, EUROPA’

Zuzendaria: Agnieszka Holland Urtea: 1990 Iraupena: 115 min. Herrialdea: Alemania Generoa: Drama,  Nazismoa,  II. Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Solomon Perel poloniar jatorriko gazte judutarra sobietarren kontrolpeko umezurztegi batean jaso zuten. Urte batzuren bueltan, alemaniarrek errekrutatuko dute, nor den jakin gabe, eta, nahi gabe, nazien armadako heroi bilakatuko da. https://www.youtube.com/watch?v=JqMBNCo7LPE

By |2022-11-11T12:22:07+02:0011 azaroa, 2022|
Go to Top