Aurkeztu dute 19. Giza Eskubideen Zinemaldia

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak 19. edizioko egitarauaren berri eman du gaur, Victoria Eugenia Antzokian. 16 film luze lehiatuko dira sail ofizialean apirilaren 1etik 8ra bitartean. Emakumeak eta haien borrokak, Errusia eta Ukrainiaren arteko gatazka eta euskal ekoizpenak nabarmendu dituzte festibaleko arduradunek.