Debako animazio zinemaldiko aurtengo egitaraua kaleratu dute

Debako Udalak Gabon garaian antolatzen duen jaialdia da Animadeba, eta haur zein helduentzako film labur eta luzeak proiektatzen dituzte. X. edizioa abenduaren 26tik 29ra egingo dute, eta filmen emanaldiez gain, Unclose eta Tormento taldeek kontzertua eskainiko dute. Bestaldetik, abenduaren 18tik martxan dagoen Muittu, Euskal Herriko marrazki bizidunak 1980-2004 erakusketara hurbiltzeko aukera ere egongo da.