ICAAk film luzeen proiektuen ekoizpenerako 2017ko lehen diru-laguntzak esleitu ditu

ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak film luzeen proiektuen gaineko ekoizpenerako diru-laguntza prozedura (urteko lehena) esleitu du, baita bigarren deialdia zabaldu ere. Laguntza jaso duten lanen artean hainbat ekoizpen euskaldun daude.