San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission X. Sariaren epaimahaia aurkeztu dute

Errodatua izan den lekuetako balore urbanistiko, natural, kultural eta sozialak hoberen islatzen dituen filma sarituko du aurten hamargarrenez San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission garaikurrak 69. Donostia Zinemaldiaren testuinguruan, eta bost finalisten artean garailea hautatzeaz arduratuko dira Javier Aguirresarobe argazki zuzendaria, Marta Etura eta Gorka Otxoa aktore donostiarrak, Agatha Ruiz de la Prada moda diseinatzailea eta Benito Zambrano zinemagilea.