Estreinaldiak: Azaroak 11
El último verano Galdakaoko Leire Apellaniz zinegile eta ekoizleak zuzendutako lehen dokumentala da. Lanak Miguel Angelen istorioa kontatuko du; udan zehar, Espainiako herri batetik bestera ibiltzen da, hiriburuetatik urrun, bizilagun eta oporretan joandako lagunei zinemaz izarren azpian gozatzeko aukera eskaintzera. Horretarako, bere aginduetara gogor lan egiten duen talde profesional bat dauka, baina euskarri fotokimiko tradizionala, 35 mm-koa, desagertzen ari den garaian, negozia arriskuan ikusiko du Miguel